Loading...

BILBAO
360º

Gozatu Bilbao osoko ikuspegi paregabeaz

360ºko Bilbao, Torre Iberdrolatik, asteburu eta jaiegun guztietan

Gozatu 360ºko esperientziaz 115 metroko garaieran

Igo Torre Iberdrolako 25. solairura eta gozatu 360ºko esperientziaz, hiriaren eraldaketaren erakusgarri den eraikin batetik, 115 metroko garaieran.

Utzi zure burua zirrararen eskuetan eta egiaztatu zeure begiekin hiriaren lehena eta oraina, itsasadarra, eta Torre Iberdrolak eta horren arkitekturak eraldaketa horretan izan duten nahitaezko zeregina.

ORDUTEGIA

Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-tik 19:30-era

Kontsulta itzazu zubietako eta Aste Santuko ordutegi bereziak, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeentzako baldintzak..


PREZIOA

Helduak 9 €
Prezio murriztua* 6 €

(*) Prezio murriztua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei eta 65 urtetik gorakoei, familia ugariei eta akreditaziodun ikasleei aplikatuko zaie.

Vista desde Torre Iberdrola

Zertan datza Torre Iberdrolaren bisita?

Vista desde Torre Iberdrola

360ºko ikuspegia, goi-goitik

Igo Torre Iberdrolako 25. solairura eta begiztatu Bilbao osoaren ikuspegi paregabea, hiriaren bihotzetik bertatik.

Muestra de fotografías

Argazki-erakusketa

Ayer y hoy: la trasformación de Bilbao. Hiriaren aurreko itxura eta ondorengoa, irudien eskutik.
Torre Iberdrola. Hiriaren eraldaketaren erakusgarri den eraikinaren arkitektura.

BILBOKO Gigapanoramika

“Gigapanoramika”: Bilboren irudi ezezaguna

Bilboren bista ikusgarria, Arraiz menditik: Torre Iberdrola paisaiaren parte da, hiriaren bista aparta eta paregabeen esperientzia biribiltzen duena.

Ohiko galderak

Txartelak erosteko

Bai, gure bisitariek Interneten erosteak dakarren erosotasuna gero eta gehiago aukeratzen badute ere, Torrean bertan ere daude salgai txartelak. Hala ere, ez da eskudiruzko ordainketarik onartzen, ezta bidaia-txeke bidezkorik ere. Kreditu-txartelaz bakarrik ordain daiteke.

Gogoan izan eraikinean txartelaz sartzeko nahitaezkoa dela nortasun-agiri ofiziala aurkeztea, hots, NANa edo pasaportea.

Begiratokira igotzeko Internet bidez erositako txartelak eguneko edozein unetan erabil daitezke, baldin eta solairuaren edukiera betetzen ez bada.

10:00etatik 19:30era bitartean bisita daiteke eraikina, edozein ordutan; dena den, 19:00ak ondoren ez da egun berarako txartelik salduko.

Ez. Txartelak behin bakarrik erabil daitezke. Begiratokitik irtetean, berriro igo nahi baduzu beste txartel bat erosi beharko duzu.

Taldea 20 pertsona baino gehiagokoa bada, eskatu informazio pertsonalizatua hemen: torreiberdrola360@torreiberdrola.com. SDignatario edo pertsona ospetsu baten bisita koordinatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen torreiberdrola360@torreiberdrola.com.

Txartelen dirua ez da itzuliko.

Antolaketa, mantentze-lanak edo segurtasuna direla bide bisita Torre Iberdrolak bertan behera uzten badu, txartelaren zenbateko osoa itzuliko da.

Torre Iberdrolak txartela geroratu edo bertan behera utzi ahal izango du, ezinbesteak bultzatuta edo antolatzaileak hori egiteko froga daitekeen arrazoi sendorik badu. Hauek dira ezinbesteko kasuak –hala ere, gehiago egon daitezke–: mehatxu terroristak, eraso terroristak, eguraldi txarra, grebak, sutea, gerra, gobernuaren esku-hartzea, pandemiak, akatsak edota atzerapena instalazio elektrikoetan, eta antzekoak edo horiekin lotutako beste batzuk.

Nola iritsi Torre Iberdrolara

Begiratokia bisitatuko dutenak sarrera nagusitik (Euskadi plaza 5) sartuko dira Torrera.

Bisitatu gure Mapa eta kontsultatu argibideak.

Torre Iberdrolak ez du aparkaleku publikorik. Eraikinetik gertu badaude aparkalekuak, hain zuzen, Euskadi Plazan eta Zubiarte merkataritza-gunean.

Bisitaldia

Torre Iberdrolako begiratokiko bisitez gozatzeko unerik onena ilunsentia da. Haatik, 10:00etan dago bisitaririk gutxien. Larunbat, igande eta jaiegunetan irekitzen dugu, 10:00etatik 19:30era.

Ez. 19:30ean ixten dizkiegu ateak bisitariei. Kontsultatu baldintza bereziak, ordutegitik kanpo bisitaldi pribaturik antolatu nahi baduzu.

Eskailerak itxita daude bisitarientzat. Igogailuak erabili beharko dituzu.

Ez dago denbora-mugarik, ezta berariazko bisita-tarterik ere. Gutxienez ordu bete ematea gomendatzen dugu.

Ordutegi jendetsuenetan, batez ere hilabete eguzkitsuetan, txartelak erosteko itxaronaldia luzeagoa izaten da. Txartela Internet bidez erosten baduzu, gutxiago itxarongo eta harrera-lekuko ilara saihestuko duzu, eta igotzeko ilararen hasierara zuzenean joango zara.

Begiratokia gidari batekin bisitatu nahi baduzu, eskatu lehenago helbide elektroniko honetan: torreiberdrola360@torreiberdrola.com

Begiratokia kokatuta dagoen solairuan komunak daude. Begiratokian ez dago ez jatetxerik ez dendarik eta ez da janari edo edaririk saltzen.

Bai. Haur-kotxeak dituzten bisitariek igogailuak erabil ditzakete. Halaber, 2 urte arteko haurtxoek ez dute txartelik ordaintzen.

Ez. Tripodeak debekatuta daude begiratokian eta eraikinean ez dago horiek gordetzeko tokirik.

Instalazioak ahalik eta garbien egon daitezen, debekatuta dago bertan jan eta edatea.

Eraikinean ezin da lagun egiteko animaliarik sartu, itsu-txakurrak izan ezik.

Jarraian zerrendatuko diren gaiak ezin dira Torre Iberdrolan sartu; hortaz, ez sartu horrelakorik segurtasun-kontroleko gunean, litekeena da konfiskatzen direnak ez itzultzea. Kontuan izan zerrenda hau ez dela zehatza; beraz, gairen bati buruz zalantzarik baduzu, ez ekarri. Galderarik edo zalantzarik baduzu, galdetu txandako segurtasun-langileei.

  • Guztiz debekatuta dago Torre Iberdrolan armak sartzea, su-armak, tirogaiak, aiztoak, ezpatak, artaziak eta mazoak barne, baita edozein gai arriskutsu eta arriskutsu izan daitekeen bi erabilerako edozein gai ere.
  • Beirazko gaiak, hala nola, botilak, edalontziak edo puxtarriak.
  • Edari alkoholdunak.
  • Potoak, botilak edo flaskoak, besteak beste.
  • Kamera profesionalak, kamera-euskarriak eta ekipamenduak: tripodea, bipodea eta monopodea.
  • Kirol-ekipamendua, hala nola, patineteak, patinak, golfeko makilak, beisboleko bateak, hockeyeko makilak, beisboleko pilotak, futboleko baloiak edo teniseko pilotak.
  • Markatzeko osagaiak, esaterako, pintura eta aerosol-markatzaileak.
  • Musika-tresnak.
  • Pakete handiak, maletak, esku-bagajea eta gainerako fardelak.
  • Mozorroak eta maskarak.
  • Droneak.

Horrelako objekturik aurkitzen bada, segurtasun-langileek legez horiek konfiska ditzakete eta horien jabeei Torre Iberdrolan sartzea ukatu.
Torre Iberdrolan ez dago norberaren gauzak gordetzeko kutxatilategirik.

Torre Iberdrolak segurtasun-sistema iraunkorra du, eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan. Lehen mailako segurtasun-kontroletik (aireportuko segurtasun-sistemaren antzekoa, hots, metal arkua eta eskanerra) igaro eta zure burua identifikatu (NANa edo pasaportea erakutsi) beharko duzu. Gogoan izan eraikin guztian kamerak eta beste zaintza-bitarteko batzuk erabiltzen ditugula.

Segurtasun-langileen argibideak eta jarraibideak berehala beteko dira. Legez kanpoko armarik edo arma arriskutsurik daramazula susmatzen badute edo horiek badaramatzazu, gure langileek zu atxilotzeko eskumena dute.

Torre Iberdrolan sartzea uka daiteke, eta bisitariren batek jarraian adieraziko diren ekintzetako bat (baina ez horiek bakarrik) egiten ikusten bada, kanporatu ahal izango da (txartelaren dirua itzultzeko eskubiderik gabe):

  • Ageriz alkohol edo drogen efektuen eraginpean badago.
  • Drogak badauzka edo horiekin trafikatzen badu.
  • Objektu debekatuak badauzka.
  • Segurtasun-langileei hura arakatu edo miatzea uzten ez badie.
  • Arau edo baldintza orokorrei uko egiten badie edo horiek betetzen ez baditu.
  • Jokabide gogaikarria edo zirikatzailea badu edo indarkeria, gorrotoa, xenofobia edo arrazakeria bultzatzen baditu.
  • Bisitarien edo langileen segurtasuna edo bizia arriskuan jartzen badu.

Segurtasun-arrazoiak direla bide, Antolatzaileak hauek egiteko eskubidea erreserbatzen du:

  • Bisitaldia etetea edo bertan behera uzteko.
  • Esparrutik irteten ez uzteko, besterik esan arte.
  • Bisitariei esparrutik era ordenatuan irteteko eskatzeko.
  • Txartela balioduna badute ere, bisitariei esparruan sartzen ez uzteko.

Segurtasuna lehentasuna da Torre Iberdrolarentzat; hortaz, larrialdirik izanez gero, deitu 112 zenbakira eta ohartarazi solairuko segurtasun-langileei.

Torre Iberdrolan komun egokituak ditugu mugikortasun urriko pertsonentzat. Halaber, ez dute inolako trabarik izango bistaz gozatzeko, leihateak zorutik sabaira baitoaz. Itsu-txakurrak onartzen dira eraikin guztian. Gurpil-aulkiekin –motordunak ala ez– sar daiteke eraikinera. Begiratokia handia da eta bisitariak gurpil-aulkian mugi daitezke bertatik bistaz gozatzeko.

Bisitaldiaren ostean

Zerbait galdu baduzu, deitu +34 944227204 telefono-zenbakira. Eta bisitaldian zerbait aurkitzen baduzu, mesedez, entregatu sarrera nagusiko harrera-lekuan. Inork eskatzen ez dituen gauzak zazpi egun barru ez dira gordeko.

Jakina! Partekatu zure argazkiak sare sozialetan #Torreiberdrola360 traol-hitzarekin.

Hainbat datu

165 metroko garaiera duen etxe orratza da Torrea, eta 41 solairutan dago antolatuta. Cesar Pelli da eraikinaren arkitektoa; aski ezaguna da, berak ere eraikin hauek diseinatu zituelako: Kuala Lumpurreko Petronas dorreak (452 metro) edo Madrilgo Torre de Cristal dorrea (249,5 metro), Espainiako altuena. Gure eraikinaz gehiago jakin nahi baduzu, jo hona: www.torreiberdrola.com

Ekitaldiak eta bulegoak

Torre Iberdrolan ekitaldi korporatiborik antolatu nahi baduzu, kontsultatu gure espazio erabilgarriak eta eskatu aurrekontua hemen torreiberdrola360@torreiberdrola.com

Ez dugu ezkontza-zeremonia pribaturik onartzen.

Iberdrola KutxaBank